Australia (2011)

by Yaw

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
2.
3.
03:18
4.
5.
02:17

about

This songs have been recorded in Sarobe (Urnieta) by our friend Ruben Ramos ( www.facebook.com/pages/Cohen-Urnieta/124119969345 ) and mixed and masterized by Xabi Villena ( www.facebook.com/pages/Eclectic-Studios/134152370019335 ) during september/october 2011. The design is made by Malen Agirre. Thanks to all of them.

credits

released October 25, 2011

tags

license

about

Yaw Donostia, Spain

2007tik musika egiten saiatzen diren lau lagun. ||| Four friends trying to make music since 2007. ||| Cuatro amigos tratando de hacer musica desde 2007 yaw_band@hotmail.com

contact / help

Contact Yaw

Streaming and
Download help

Track Name: Ez Garena/Saiakera
Gara, ez garenaren saiakera
Hobeago horren bezpera
Mila era
Ahal denean joateko aurrera
Behera, ezin begiratu lurrera
Gertu dituzunekin batera
Batu urrutira iristeko kemena
Track Name: Hitzak/Hatzak
Urteak zama direlako
Ni zauritu arte ohartu ez
Nola amildegiaren alde hontan
Marraztu gaituzten zori on EZ

Denborak joera baitu
Merezi ez duena estaltzeko
Gizakien barne gudan
Irabazleak saritzeko

Eta noiz arte, arte? Hitzak aparte ez dugu deus eskeintzeke
Eta eskerrak eman? Ala barkamena eskatu?

Galdetu gabe hemen jarri gaituenak
Jakingo balu
Nola kontzientzian asmoak uda diren
Baina ekintzak negu

Eta noiz arte, arte? Hitzak aparte, ez dugu deus eskeintzeke
Eta eskerrak eman? Ala barkamena eskatu?

HITZAK UTZI, HATZAK HEZI
Track Name: Dena/Zena
Norberak sortu ezean leihoa
ate joka hemen geroa
ESNATU, ESNATU, ESNATU!
23 urteko loa
Hemendik aurrera atzera ez
begiratzea da asmoa
ez denak dena irentsi du
eta badena badoa

Eta kasik ikasi dut zerbait
Harremanen kateak eta hesiak, joan etorrian
Buruak, ezin beti ase ingurua
(eta) Etxea, dena dena, gaur naizena, ni naizena, nainukena

Pena, zena galdu dela, ez nuen uste horrela izango zela
Bela hazi garela
Bela bagoazela
Bela badatozela, momentu sortak

Eta stop, arnasa hartu
buruari mailegu bat eskatu
Buruan dudana, bihotzean ditudanak
Bihotzean dudana, buruan ditudanak
Onartu, banatu

Honek eman baitugu dena
Eta honek akabatuko gaitu
Hiru hizkiko magak
Memoriak sobran faltan ganbarak

Eta arren, tramankuluren bat rebobinatzeko
Bost, hamar, hogei urteren baitan
Hor zaudeten
Hor zauden
Hor nagoen jakiteko

Norberak sortu ezean leihoa
ate joka hemen geroa
ESNATU, ESNATU, ESNATU!
23 urteko loa
Hemendik aurrera atzera ez
begiratzea da asmoa
ez denak dena irentsi du
eta badena badoa
Track Name: Ametsak/Mugak
Nola egunak erdi-grix diren
Urteen desfile honetan
Nola azken hamarkada laburtzen duten
argazki horiek paretan
txarrena hegazkin honek, denborak
ez duela hegan egiteko baimenik behar
berri ona, zera da,
Pilotua ispiluan begira duzula


Eta nola ez ahaztu atzoko dena
Bizitzak itxoiten ez badu
Erosoago nengoke
Galdera Ikur hori atzetik ez Banu
Hor baitaude ametsak, mugak
Beti ere nahi genukeena baina pixka bat urrutiago
Iraultzaile izan nahi nuen
Baina barnean dudan iraultzak irauli nau
Altxa nahi eta ezin
Gorde hainbeste min

Eta nola jakin basoa erdi hutsik erdi beteta dagoen
Lagunak tragoz edan badu
Izango ez Banu
Horrenbeste damu
Egongo banintz, ene juzkuetatik Salbu

Ezin esan zoriontsu ez naizenik
Gezurra litzake bestela
Jabetu baitnaiz, ene bizitzan, ezinbesteko naizela
Track Name: Bete/Hustu
Lekzioak, el primero
ni lehena, denak gero
Ero por el dinero
Dena eskura, eskuak geldo
Neo-alperrak edo
Hotza maitale bero
Adikzioen bezero
Parentesi baten bila momentu-ero

Gose gara,
pasioa sobran, barka, sofan
Jabetuz, gazte su hau,
agortzen ari zaigula
Harria eskuan dugu
Nora bota ez dakigula

Heldutasunari aurre eginez, dugun astian
Jakin gabe zer datorren, urrengo orrian
Hemendik 10 urtera egin dugunaz harro baino
egin ez dugunaz damutzeko


Zoriona iraganean
Aurkitzea (al) da onena?
Ezin asmatu nola eraiki
itxaropena

Egunero hasten delako
Gelditzen dena
Ez al da bidea
helmuga bera